Stuttgart Bilatu • stuttgart-3.de

Stuttgart Bilatu • BBCode gida

 

Ongi etorri Stuttgartera

 
Stuttgart Bilatu • eu - Euskara • stuttgart-3.de     eu • Euskara  Deutsch |  Euskara |  Français |  Español |  Português |  Italiano 

Eguneko data Asteazkena 8. Maiatza 2024, 22:53


BBCode gida
Sarrera
¿Zer da BBCode?

Testu formatua
Nola sortu testu lodia, italikoa eta azpimarratua
Nola aldatu testuaren kolorea edo tamaina
Formatu markak konbinatu ditzazket?

Zitak eta zabalera finkodun testuak
Erantzunetan testua zitatzea
Kodea edo zabalera finkoko testua

Zerrendak sortu
Ordenik gabeko zerrenda bat sortu
Ordenatutako zerrenda bat sortu

Loturak sortu
Beste gune batetara lotu

Mezuetan irudiak bistaratu
Mezuei irudiak gehitu
Mezuei fitxategiak erantsi

Bestelakoak
Nire marka propiak gehitu ditzazket?

 

Sarrera

» ¿Zer da BBCode?
BBCode HTML-aren inplementazio berezi bat da. Foroan BBCodea erabili dezakezun ala ez administratzaileak erabakitzen du. Hortaz gain BBCode-a desgaitu dezakezu mezuak bidaltzeko formularioan. BBCode-a bera estiloz HTML-aren antzekoa da, Markak parentesi karratuetan sartzen dira, [ eta ] ez < eta > Eta zer eta nola ikusten den gaineko kontrol handiagoa eskeintzen du. Erabiltzen duzun txantiloiaren arabera BBCode-a era errazean gehitzeko aukera izan dezakezu mezuaren gorputzaren gaineko botoi batzuen bitartez bidalketa formularioan. Honekin ere hurrengo gida erabilgarria izan daiteke zuretzat.

Gora


Testu formatua

» Nola sortu testu lodia, italikoa eta azpimarratua
BBCode-ak oinarrizko estiloa azkar aldatzeko markak ditu. Hurrengo moduan lortzen da hau:
  • Testu bat lodi bihurtzeko hurrengo marken artean sar ezazu [b][/b] (bold), adibidez:

    [b]Kaixo[/b]

    honela ikusten da Kaixo
  • Azpimarratzeko hau erabili: [u][/u] (underline), adibidez:

    [u]Egunon[/u]

    hau sortzen du: Egunon
  • Testua italikan jartzeko: [i][/i] (italic), adibidez.

    hau da [i]Zoragarri![/i]

    hondokoan bihurtzen da Zoragarri!

Gora

» Nola aldatu testuaren kolorea edo tamaina
Zure testuaren kolorea edo tamaina aldatzeko hurrengo markak erabili ditzakezu. Kontutan hartu emaitzaren itxura ikusteko erabiltzen den nabigatzailearen eta sistemaren arabera aldatu daitekela:
  • Testuaren kolorearen aldaketa honekin bilduz lortzen da: [color=][/color]. Sistemak ezagutzen duen kolore izen bat jarri dezakezu (adibidez. red, blue, yellow, eta abar.) edo hirukote hexadezimala zuzenean, adibidez. #FFFFFF, #000000. Beraz, testu gorria sortzeko hau erabili zenezake:

    [color=red]Kaixo![/color]

    edo

    [color=#FF0000]Kaixo![/color]

    biek emaitza bera emango dute Kaixo!
  • Testuaren tamaina aldatzea antzeko modu batean lortzen da, [size=][/size] erabiliz alegia. Marka hau erabilitako txantiloiaren araberakoa da, baina aholkatutako formatua testuaren tamaina portzentaian adierazten duen zenbakizko balio bat da, 20-tik hasita (oso txikia) 200-era (oso handia). Adibidez:

    [size=30]TXIKIA[/size]

    normalean hau ematen du TXIKIA

    eta:

    [size=200]ITZELA![/size]

    honela ikusten da ITZELA!

Gora

» Formatu markak konbinatu ditzazket?
Bai noski, adibidez atenzioa deitzeko hau idatzi zenezake:

[size=200][color=red][b]BEGIRA NAZAZUE![/b][/color][/size]

hau lortuko zenuen BEGIRA NAZAZUE!

Dena dela ez dizugu gomendatzen itxura hau duen testua erabiltzea normalean! Gogoratu ere zure esku dagoela, bidaltzailearen esku, markak behar bezala itxitea. Adibidez, hurrengo hau gaizki dago:

[b][u]Hau gaizki dago[/b][/u]

Gora


Zitak eta zabalera finkodun testuak

» Erantzunetan testua zitatzea
Bi eratan zitatu dezakezu testua, erreferentziarekin edo erreferentziarik gabe .
  • Zita funtzioa erabiltzen baduzu foroko mezu bati erantzuteko, ikusiko duzunez testua zure mezuari eranzten zaio marka hauen artean: [quote=""][/quote]. Metodo honek zitak pertsona bati (edo nahi duzunari) erreferentzia eginez sortzea baimentzen dizu. Adibidez Fernando Amezketarrak idatzitako testu bat zitatzeko hau jarriko zenuke:

    [quote="Fernando Amezketarra"]Berak esandakoa[/quote]

    Emaitzean testuaren aurretik "Fernando Amezketarra(e)k esan du:" agertuko zen testuaren aurretik. Gogoratu beharrezkoa dela izena kakotxen artean "" jartzea. Derrigorrezkoak dira, ez dira aukerazkoak.
  • Bigarren metodoak zerbait itsuki zitatzea baimentzen dizu. Hau erabiltzeko testua [quote][/quote] marken artean sartu. Mezua ikusterakoan,testuaren aurretik besterik gabe Zita jarriko du.

Gora

» Kodea edo zabalera finkoko testua
Kode zati bat idatzi nahi baduzu, edo zabalera finkoko edozein testu, adibidez Courier letra tipoa erabiliz, zure testua [code][/code] marken artean sartu behar duzu, adibidez .

[code]echo "Hau kodea da"[/code]

[code][/code] marken artean erabilitako formatua gordetzen da gero bistaratzeko. PHP sintaxia nabarmentzeko [code=php][/code] marken erabilera gomendatzen da irakur erreztasuna hobetzearren PHP kodeen adidideak ematen direnean.

Gora


Zerrendak sortu

» Ordenik gabeko zerrenda bat sortu
BBCode-ak bi zerrenda mota onartzen ditu, ordenatua eta ordenik gabekoa. Funtsean HTML zerrenden modukoak dira. Ordenatu gabeko zerrendak elementuak bata bestearen ostean bistaratzen ditu bakoitzari bolatxo bat jarriz. Ordenatu gabeko zerrenda bat sortzeko [list][/list] erabili ezazu, eta zerrendako elementu bakoitza [*] erabiliz markatu ezazu. Adibidez zure gogoko koloreak zerrendatzeko hau erabili zenezake:

[list]
[*]Gorria
[*]Urdina
[*]Horia
[/list]

Honek hurrengo zerrenda sortuko luke:
  • Gorria
  • Urdina
  • Horia

Gora

» Ordenatutako zerrenda bat sortu
Beste zerrenda mota, ordenatutako zerrenda alegia, elementu bakoitzaren aurrean agertuko denaren gaineko kontrola ematen dizu. Ordenatutako zerrenda bat sortzeko [list=1][/list] erabili zenbakidun zerrenda sortzeko edo bestela [list=a][/list] zerrenda alfabetikoa sortzeko. orden gabeko zerrenda bezala elementuak [*] erabiliz markatu. Adibidez:

[list=1]
[*]Dendara joan
[*]Ordenagailu berria erosi
[*]Ordenagailua izorratzen denean biraoak bota
[/list]

Hurrengo zerrenda sortuko du:
  1. Dendara joan
  2. Ordenagailu berria erosi
  3. Ordenagailua izorratzen denean biraoak bota
Zerrenda alfabetikoa lortzeko hau erabili beharko zenuke:

[list=a]
[*]Lehen erantzun posiblea
[*]Bigarren erantzun posiblea
[*]Hirugarren erantzun posiblea
[/list]

hau lortuz:
  1. Lehen erantzun posiblea
  2. Bigarren erantzun posiblea
  3. Hirugarren erantzun posiblea

Gora


Loturak sortu

» Beste gune batetara lotu
phpBB-ren BBCode-ak loturak edo URL-ak sortzeko aukera ezberdinak ditu.
  • Lehena [url=][/url] marka da, = sinboloaren ostean idazten duzun edozer URL gisa arituko da. Adibidez phpBB.com helbidera lotzeko:

    [url=https://www.phpbb.com/]phpBB Bisitatu![/url]

    Honek hurrengo esteka sortzen du, phpBB Bisitatu! esteka leiho berri batean edo leiho berean zabal daiteke, erabiltzaileak erabiltzen duen nabigatzailearen hobespenen arabera.
  • URL helbidea bera lotura gisa agertzea nahi baduzu, honela egin dezakezu:

    [url]https://www.phpbb.com/[/url]

    Honek hurrengo esteka sortzen du, https://www.phpbb.com/
  • Gainera phpBB-k Lotura Magikoak izeneko funtzioa du, honi esker sintaktikoki zuzena den edozein URL helbide esteka bihurtuko du marka berezirik erabili gabe, ez da ezta hasierako https:// behar ere. Adibidez www.phpbb.com mezu batetan idatzita, www.phpbb.com bihurtuko da mezua bistaratzerakoan.
  • Gauza bera posta elektroniko helbideekin, adibidez:

    [email]inor.ez@non.bait[/email]

    hau lortzeko: inor.ez@non.bait edo besterik gabe inor.ez@non.bait idatzi zure mezuan eta automatikoki bihurtuko da posta elektroniko helbidea bistaratzerakoan.
BBCode marka guztiekin bezala URL helbideak beste edozein marka artean jarri ditzakezu, adibidez [img][/img] (ikusi hurrengo sarrera), [b][/b], eta abar. Formatu markekin bezala zure esku dago markak orden egokian ireki eta iztea, Adibidez:

[url=https://www.phpbb.com/][img]https://www.phpbb.com/images/phplogo.gif[/url][/img]

ez da zuzena eta zure mezua ezabatua izan daiteke, beraz argi ibili.

Gora


Mezuetan irudiak bistaratu

» Mezuei irudiak gehitu
phpBB BBCode-ak badu marka bat mezuetan irudiak bistaratzeko. Bi puntu garratzitsu gogoratu behar dituzu marka hau erabiltzerakoan; erabiltzaile askok ez dute gustoko mezuetan irudi mordoa agertzea eta beste alde batetik bistaratzen duzun irudia dagoeneko interneten eskuragarri egon behar du (ezin da zure soilik ordenagailuko irudi bat izan, zure ordenagailuan web zerbitzari bat ez baduzu behintzat!). Irudi bat bistaratzeko irudira apuntatzen duen URL-a [img][/img] markekin inguratu behar duzu. Adibidez:

[img]https://www.google.com/intl/en_ALL/images/logo.gif[/img]

Goiko URL atalean azaldu bezala irudi bat [url][/url] marken barruan sartu dezakezu nahi baduzu, adibidez

[url=https://www.google.com/][img]https://www.google.com/intl/en_ALL/images/logo.gif[/img][/url]

hau sortuko luke:

Gora

» Mezuei fitxategiak erantsi
Foroko Administrariek fitxategiak eransteko funtzioa gaitu baldin badute eta hori egiteko baimenik baldin baduzu, mezu bateko edozein lekutan erantsi dezakezu fitxategi bat [attachment=][/attachment] BBCode marka berria erabiliz. Mezuak idazteko pantailan fitxategiak eransteko botoia aurkituko duzu.

Gora


Bestelakoak

» Nire marka propiak gehitu ditzazket?
Bai, baina Foroko administraria izan behar duzu eta baimen egokiak euki. Horrela bada BBCode marka barriak gehitu ditzazkezu Administrazio Paneleko BBCodeak egokitu ataletik.

Gora



Hona salto egin:  


 

Stuttgart Kartenlegen
Hilfe bei Liebeskummer


www.miomai.de



 

Stuttgart Hellsehen

hellseher-kartenleger.de



 


Stuttgart Kartenlegen Privat




Bottrop |  Fürth |  Leipzig |  Bremerhaven |  Augsburg |  Freiburg |  Siegen |  Trier |  Bergisch Gladbach
Hannover |  Moers |  Würzburg |  Erlangen |  Bochum |  Solingen |  Hildesheim |  Dortmund |  Reutlingen
Remscheid |  Düsseldorf |  Wiesbaden |  Nürnberg |  Jena |  Duisburg |  Köln |  Aachen |  Remscheid



 

stuttgart-3.de |  aztarna  |  kontaktua  |  beste hizkuntza batzuk | 



Powered by phpBB® Forum Software © phpBB Group
phpBB 3ren euskarazko bertsioa. Itzultzailea, Ibon Idoiaga. Leioako Udal Liburutegia - Librezale